Atzealdea 2019ko Gipuzkoako Kultura Digitalaren Asteak martxan!!!

Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak Kultura Digitalaren gaiari buruzko Asteak martxan jarriko ditu, sei udalekin eta Kode Eskolarekin elkarlanean, lurraldeko haur, nerabe, gazte, profesional eta familiengana iristeko asmoz.

2019/03/12


 

KULTURA DIGITAL@: erabilera ona eta sorkuntza” goiburuarekin, ekintza eta jardueren eskaintza zabala antolatu da datozen egunetarako.

Aste hauen helburua da haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea. Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzua alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzeko bidean lanean ari da, eta baita sorkuntza eta ekoizpen digitala bultzatzeko ere.

Aurtengoa bigarren edizioa da, Kultura Digitalaren Astea honako data eta herrietan garatuko da:

 

 

 

Hainbat ekintza antolatu dira martxoaren 15etik maiatzaren 14ra bitartean egiteko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian (udan herriz herri ibiliko da autobusa, Irizarrek utzita) programazio-tailerrak eskainiko dira; eta bestetik, ikastetxeetan landutako proiektu teknologikoen aurkezpenak egingo dira. Honez gain, herriko elkarte eta kolektiboen hainbat ekintza ere izango dira karpan.

 

Kulturadigitala.eus webgunea xehetasun guztiak

kulturadigitala.eus webgunean izango da Informazioa guztia eskuragarri. Bertan, asteetako programazioaz gain, haur, nerabe, gazte, familia eta arloko profesionalentzako baliabideak eskainiko dira, besteak beste, haurrentzako liburu digitalak jaisteko aukera ere egongo da.

 

Programa guztiari buruzko informazioa:

 

ESKUORRIA  [PDF]

#KULTURADIGITALA

“erabilera ona eta sorkuntza”