Atzealdea 2020-2021eko Gazteria Elkarrizketarako Enbaxadetan parte hartu

14tik 29 urtera bitarteko gazteek abuztuaren 16ra arte eman dezakete izena ekimen honetan.

2020/08/03


"Europar Batasuna eta Gazteriaren arteko Elkarrizketa" Europar Batasunaren ekimena da, eta politika publikoen arduradunen eta gazteen artean parte hartzeko prozesuak sortzea du helburu, edozein lurralde-eremutan politika publikoen diseinua, ezarpena eta ebaluazioa hobetzeko.

 

Antolatuko den VIII. zikloak “Europa gazteentzat - Gazteria Europarako: demokraziarako eta partaidetzarako espazioa” du izenburua, eta gazteen parte-hartzea eta autonomia demokratikoa indartzen saiatuko da, gazteei eskainitako espazioak eraikitzea baita Europako Gazteriaren Estrategiaren helburuetako bat.

 

Europako proiektu honen VIII. zikloan parte hartuko duten Gazteriaren Elkarrizketarako Enbaxada berriak osatzeko deialdia zabaldu da. Horren helburua da 14 eta 29 urte bitarteko gazteak prozesu horretan inplikatzea. Enbaxadak arduratuko dira Zikloko ekintzak koordinatzeaz, eta beste gazte batzuk, eta horiekin zerikusia duten elkarte eta erakunde batzuk parte hartzera animatuko dituzte.

 

Enbaxadetan izen eman (azken eguna: abuztuak 16)