Atzealdea

2020ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko izen-ematea zabalik

Deialdia otsailaren 6ra arte egongo da zabalik

2020·01·10


Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak, baita Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak ere, zabaldu berri dute 2020ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako izena emateko epea. Gehienez ere Euskal Autonomia Erkidegoko 100 gaztek (1990. eta 1998. urteen artean jaioak) parte hartuko dute programa honetan, Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzei buruzko sentsibilizazioa sortzeko helburuarekin.

Garapenerako ekintza hauek hegoaldeko hainbat herrialdetan burutuko dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere; eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek aukera izango dute ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko. Esperientzia hiru hilabetekoa izango da, uztailetik urrira (orokorrean) arte.

Deialdia otsailaren 6ra arte zabalik egongo da eta izen-ematea zein informazio guztia esteka honetan aurki dezakezu.