Atzealdea

2021. urtean gazteria-arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak

Laguntza hauen bidez, gazte-elkartegintza sustatu, eta elkarteen funtzionamendua eta jarduerak bultzatzen dira.

2020·12·16


Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko gazteria-esparruan jarduerak sustatzeko lanetan dihardu beste zenbait erakunderekin batera. Helburu hori lortu nahian laguntzak eskaintzeko bideak ezartzen dira agindu honen bitartez. Era berean, gazteria-esparrua garatzea eta indartzea lortu nahi da agindu honekin, eta gazteak integratzeko banatuko ditu laguntza hauek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak. EAEko erakundeei gazteentzako egitarauak sortzeko eta egiteko aukera emango zaie, beraz, laguntzon bidez.

 

Aipatutakoa aintzat hartuta, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, zuzendutako deialdia da; hain zuzen ere, jarduera edo urteko egitarau bat, zorroztasunez, edozein ikuspuntutatik martxan jarri nahi duten erakunde guztiak dirulaguntzaz baliatu ahal izateko esparru zabala. Gazte-elkarte edo -erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen bizi-kalitatea sustatzeko eta hobetzeko sortzen dituzten lurraldez gaindiko jardueren urteko programak sartzen dira deialdiaren barruan, baita animazio soziokulturaleko eskolek antolatzen dituzten dinamizatzaile soziokulturalen ikastaroak eta jarduera berritzaileak edo gizarte-inpaktukoak ere.

 

536.000 euroko diru-kopurua du dirulaguntzak guztira, eta eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, 2020ko abenduaren 15etik urtarrilaren 14ra arte. Dirulaguntza eskatu ahal izateko, gainera, araudian zehazten den balizko hartzaile izateaz gain, honakoak egin behar dira: identifikazio elektronikoaren bitartekoa izateaz gain, dokumentazioa bete eta PDF formatuan gorde behar da, ondoren zerbitzu elektronikora sartu eta eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali ahal izateko. 

 

Informazio gehiago

 

 

 

Jarraitu gure sareak