Atzealdea 2021eko BEINT beken deialdia goi-mailako unibertsitate-titulua duten eta nazioarteko prestakuntza jaso nahi duten Euskadiko gazteentzat

Guztira, 125 plaza dira aparteko lan-esperientzia pertsonala eskuratzeko 2 urtean graduondoko berezko titulu bat atera eta praktikak erakunde edo enpresa batean eginez.

2021/04/22

Eusko Jaurlaritzak eta Sprik sortutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade &Investment) 2021eko BEINT beken deialdia egin du. 31 urte baino gutxiago eta unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteentzat da, eta prestakuntza nazioarteko erakunde eta enpresetan jasotzea ahalbidetuko die.

Beken helburua da, batetik, bekadun gazteei nazioartekotze arloko trebakuntza ematea, horretarako atzerriko merkatuei buruzko ezagutza akademikoa eta esperientzia praktikoa eskainiz eta haien mugikortasuna erraztuz, organismo sustatzaile eta enpresa nazioartekotuen bitartez. Bestetik, euskal enpresa eta beste erakunde batzuetarako profesionalak prestatu nahi dituzte, eraginkortasunez erantzun diezaieten ekonomia irekiaren erronkei.

Beken iraupena 2 urtekoa da, hiru fasetan banatuta. Lehenengoan, bekadunek Unibertsitateko Espezialistaren Graduondoko Berezko Titulua aterako dute Nazioartekotze-alorrean (300 ordu); bigarrenean, praktikak egingo dituzte hainbat erakundetan (12 hilabete); eta hirugarrenean enpresetan egingo dituzte praktikak (8 hilabete).

Guztira 125 plaza dira: 80 A modalitatekoak (1., 2. eta 3. Faseak egingo dituztenak) eta 45 B modalitatekoak (1. eta 3. faseak egingo dituztenak). Eta guztien zuzkidura ekonomikoa 30.000 € eta 60.000 € bitartekoa izango da, xede-herrialdearen arabera.

Beka eskatu ahal izateko:

  • 31 urtetik beherako Euskal Herriko gaztea izan behar da.
  • Goi mailako unibertsitate-titulua izan.
  • Ingeleseko gaitasuna, gutxienez B2 mailakoa. 

 Hautaketa-probak maiatzaren 15ean, larunbata, egingo dira Barakaldoko BECen (Bilbao Exhibition Centre).

Informazio gehiago

Jarraitu gure sareak