Atzealdea 2021eko Gazteak Auzolanean diru-laguntzak
2021/05/12
Gazteak Auzolanean bekaren bitartez interes publikoa duten eta gazteek garatzen dituzten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatu nahi dira. 24.500 euroko laguntza eskainiko da, guztira, aurten. Laguntza hauen bitartez, gazteen talentua sustatu nahi da; izan ere, faktore erabakigarria da kritikotasuna sustatzeko orduan.
Laguntza hauen eskabideak aurkezteko epea ekainaren 14a izango da, eta eskaerak Internetez aurkeztea hobesten da. Eskaera egiteaz gain, dagokion dokumentazioa ere aurkeztu beharko da epearen barruan.
Joan den urtean bost proiektu garatu ziren diru-laguntza hauek baliatuta, eta aurten proiektu horien garapenean aritu dira guztiak: Aske, Berrikasiz, Zurlab, Plazara eta Gugan dira egitasmo horiek, bakoitza gai desberdin bati buruzkoa. Ezagutu proiektuak hemen.
Jarraitu gure sareak