Atzealdea

Abesti berriak euskaraz, rap doinuen erritmoan

Beat-eroak egitasmoaren barruan, euskararen erabilera sustatzeko asmoz martxan jarritako proiektu pilotua garatu da Legazpi eta Zumarraga-Urretxuko gaztelekuetan

2021·05·11


Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak Gaztematika sarearen bidez sustatutako egitasmoa da Beat-eroak. Proiektuaren helburu nagusia da gai desberdinak lantzea, rap doinuen erritmoan, nerabeen artean euskararen erabilera sustatzeko. Legazpiko eta Urretxu-Zumarragako gaztelekuetan egin da proiektu pilotua, eta Telmo Trenor musikariaren laguntza jaso dute horretarako.

 

Rap-tailerrari ekin aurretik, gaiaren alderdi batzuk ukitu dira gazteekin ikuspegi pedagogiko batetik, egitasmoa aitzakia gisa hartuta, beste zehar-lerro batzuk ere lantzeko. Besteak beste, inklusioa, aniztasuna edota berdintasuna landu dira.

 

Abestia lortu aurreko prozesua ez da, ordea, makala izan. Gaia aukeratu ondoren, honi buruzko ideia-zaparrada egin dute, ondoren erritmoa bilatu, leloa sortu eta errimekin jolasten hasteko. Abestia sortzeaz gain, bideoklipa ere grabatu dute gazteek.

 

Beat-eroak programa 2019-2020 ikasturteko egitasmoa zen berez, baina COVID-19aren pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan zen bere garaian. Proiektu pilotua garatu ostean, gazteleku gehiagotara zabaltzea da orain erronka.

 

Bideoklipak ikusgai daude eta, horrez gain, inprobisaziorako baliabideak webgunean daude denon eskura, besteak beste, musika-baseak, horren gainean norberak nahi bezala inprobisatu dezan.


 

Beat Eroak Legazpi 2021

Beat Eroak Zumarraga-Urretxu 2021

 

Informazio gehiago eta  musika-baseak 

 

 

 

Jarraitu gure sareak