Atzealdea Abian da Euspot euskarazko spot lehiaketa
2020/02/07
Martxan da berriro ere Euspot, euskarazko spot-lehiaketaren 9. edizioa. Honen helburua da euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate-arloan euskararen erabilera sustatzea eta, horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute.
Aurtengo gaia izango da “Zer dago janzten dugunaren atzean?”. Euspot lehiaketak janzten dugunari buruzko hausnarketa bultzatu nahi du eta, horrregatik, kontzientziazio-kanpaina baterako spota sortu beharko da, moda azkarrak eragiten dituen ondorio negatiboak agerian jartzeko. Azken batean, lortu nahi da erosten dugunaren aurrean kontzientzia hartzea, batez ere arroparen kasuan.
Ikus-entzunezko lanak euskara hutsez eta edozein teknikaz baliaturik ekoiztuko dira, 20-30 segundo bitarteko iraupena dutelarik. Maiatzaren 13a da azken eguna spot-ak entregatzeko.
Bost sari banatuko dira iragarki onenen artean:
Oinarri guztiak ezagutu: euspot.eus