Atzealdea

Abian da Gazte Oporraldiak 2020 kanpaina!

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko Haur eta Gazteen Zuzendaritza Nagusiak 386 plaza eskaintzen dizkie 14-17 urte bitarteko gipuzkoar gazteei, Gazte Oporraldiak 2020 programaren baitan

2020·03·12


Aurtengo jarduerak uztailean eta abuztuan egingo dira eta 7, 10, 11 eta 12 eguneko oporraldiak izango dira.

Guztira, 15 txanda eskaintzen dira. Hizkuntzari dagokionez, 10 txanda euskaraz eskainiko dira (280 plaza) eta 5 txanda gaztelaniaz (106 plaza). Horietatik guztietatik, 9 txanda (168 plaza) beste autonomia-erkidego batzuekin koordinatuta eskaintzen dira, zehazki, Madril, Extremadura, Aragoi eta Gaztela eta Leonekin; baita Nafarroako Foru Komunitatearekin eta Arabako Foru Aldundiarekin ere.

Ekintza asko eta era askotakoak izango dira. Abenturako jarduerez gain, kulturalak eta ludikoak ere egiten dira oporraldietan, esate baterako: mendi-ibilaldiak, eskalada, uretako jarduerak (piragua, bela, urpeko igeriketa, raftinga,...), tailerrak, kultura-ibilaldiak.

IZEN-EMATEA

Izena bakarka edo gehienez ere hiru laguneko taldeka eman daiteke, martxoaren 16tik apirilaren 17ra.

Internet bidez: www.gipuzkoa.eus/gazte-oporraldiak edo Udako Programen bulegoan.

ZOZKETA apirilaren 23an izango da. Plaza lortu dutenek apirilaren 23tik apirilaren 30era arte dute izena behin betiko emateko epea.