Atzealdea Abian da Martx Up ekimena! Gazteek proiektuak sustatzeko ekimenaren bigarren edizioa

18-30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete beren egitasmo-proposamenak ekainaren 30a arte bidaliz

2019/06/14


Abian da Martx Up! Gazteen proiektu-ekimenen bigarren edizioa. Honen bidez, Donostiako gazteek aukera dute beren ideia, erronka eta proiektuak bultzatu eta martxan jartzeko. Helburua da hauek duten ahalmen sortzailea eta berritzailea sustatzea, bai eta laguntza ematea ere Donostiako hirian eragile aktibo eta sortzaileak izan daitezen, aldi berean hauek testuinguru honetan duten parte hartzea areagotuz.

Ekimen honek fase desberdinak ditu:

  • Izen-ematea eta proiektua aurkeztea: 2019ko ekainaren 7tik 30a arte
  • Proiektuen aukeraketa: 2019ko irailean zehar
  • Prestakuntza-saioak eta tutorizazioa: 4 hilabeteetan prestakuntza-saioak jasoko dituzte hautatuek proiektua garatzeko.
  • Segimenduko tutorizazioak: Hilean behin, tutoretza-saioak proiektuan laguntzeko.
  • Aurkezpen-fasea: 2020ko urtarrilean.

18 urtetik 30 urtera (biak barne) bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, eta bakarka zein taldean aurkeztu ahal izango dira proiektu-proposamenak. Behin ideia onartuta, eta 2-4 pertsona arteko taldea osatuta, proiektuaren garapen-prozesuan eta prestakuntzarako fasean sartuko dira.

Jatorriari dagokionez, taldekideetako bat gutxienez, donostiarra izan behar da. Parte-hartzaileen rolari dagokionez, jarrera aktiboa, parte-hartzailea, eraikitzailea, parekidea eta euskalduna izatea ezaugarri garrantzitsuak izango dira.

Informazio gehiago jakin nahi baduzu, hemen sakatu.