Atzealdea Amattoren Uzta: haurrentzako app berria

Ipuin bizidunak dira; musika eta ahots kontatua eta mugitzen diren pertsonaiak dituztenak.

2018/06/20


Galtzagorri Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin eta Erein argitaletxearen eta Orona Fundazioaren babesarekin, Amattoren Uzta app berria sortu du, haurrentzat. Klis-klasikoak app bildumako hirugarrena da.

Amattoren Uzta 1934an argitaratu zen lehen aldiz. Mayi Ariztiak Ipar Euskal Herriko ipuin kontalari zenbaiti entzun eta bildutako ipuinak oinarri hartuta sortu zuen liburua. 15 istorio tradizionaletako hiruri bizia eman die: Abentura grafiko bihurtu du horietako bat, 360 graduko diseinua eman dio beste bati, irakurlea istorioan bertan sar dadin, eta animazioa eta interaktibitatea eskaini dizkie guztiei.

App berriaren inguruko Transmedia Irakurketa Kluba

Uztailean “KlisKlasIK” euskarri ezberdinetan oinarritutako lehendabiziko irakurketa-kluba ospatuko da Orona Fundazioan (Hernaniko Galarretan). Horren helburua da, euskarri desberdinen bidez, literatura eta teknologia berriekin dibertitzea.

  • Norentzat: 8-12 urte bitarteko 15 haurrentzat.
  • Noiz: uztailaren 10, 11 eta 12an, 10:00-13:00ak artean.
  • Prezioa: 60 euro

Izena emateko azken eguna ekainaren 22a da. Horretarako, www.galtzagorri.eus helbidean dagoen formularioa bete behar da.

Informazio gehiago: