Atzealdea Argazki-lehiaketa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Edizio honetan aukeratutako gaia “Gipuzkoako Ingurumena” izango da. Argazki irabazlea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egutegiko azala izango da

2019/08/29


Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egutegia Argazki Lehiaketa abian da jada. 18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte eta izen-ematea doakoa da. Aurten aukeratutako gaia “Gipuzkoako ingurumena” da eta argazkiak irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte partaideek. Lehiaketaren oinarriak Gazteaukera webgunean edota esteka honetan ikus ditzakezue.

Hainbat sari banatuko dituzte. Sari nagusia 1.000 eurokoa izango da eta argazki irabazlea egutegiko azala izango da. Bestetik, edizio inprimatuaren 12 finalistek 250 euroko saria jasoko dute.

Oinarriak

Iturria: Gazteaukera