Atzealdea Argi&Garbi: Aldundiak sustatutako ikus-entzunezko materiala, gezurrei aurre egiteko
2018/06/05
Bideo bakoitzak, gai jakin bat aztertuko du: emigrazioa, errefuxiatuak, lankidetza, eta atzerritarrei buruz esandako gezurrak.
ARGI&GARBI kanpainaren protagonistak superheroiak dira; beren superboterea da datuak kontrastatzea egia ez diren errealitateen aurrean, horietan oinarritzen baitira gorrotoko eta aurreiritziko diskurtsoak.
Superbotereak edukitzea erantzukizun handia da. Superheroiek diskurtso faltsuen eta aurreiritzien aurka borrokatuko dute. Baliabide eta egitasmo honen bitartez, gure gizartean dagoen gezurren, zurrumurruen eta aurreiritzien mamua desagerrarazi nahi da.
ARGI&GARBI EGITASMOAREN SPOT-a:
ITURRIA: gipuzkoa.eus
Bideoa: Denboraren makina
Bideoa: Inmigranteen inbasioa