Atzealdea Azterketa: Euskararen B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdi irekia

HABEk, Euskararen B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatu ahal izateko deialdi irekia egin du

2019/12/09


Habek Euskararen gaitasun-mailak (B1, B2, C1, C2) egiaztatu ahal izateko deialdi irekia egin du. Aurkeztu ahal izateko baldintza bakarrak dira 2020an 17 urte izatea edo betetzea eta matrikula egoki egin eta jarritako epean ordaintzea.

 

2020. urtean, bi deialdi egingo dira: lehen deialdian, C1 maila egiaztatu ahal izango da eta bigarren deialdian, B1, B2, C1 eta C2 mailak. Izen-ematea eta ordainketa burutzeko epeak honako hauek izango dira:

 

a) 2020ko martxoaren 17tik 25era bitartekoa, biak barne, C1 maila egiaztatzeko lehen deialdian eta

b) 2020ko irailaren 9tik 15era bitartekoa, biak barne, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko bigarren deialdian.

 

Deialdia hemen!

Iturria: Gazteaukera