Atzealdea BadaBideBat: Gipuzkoako gazteen emozioak zaintzen dituen zerbitzua

Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak Badabidebat zerbitzua jarri zuen martxan ekainaren 14an. Laguntza emozionala, konfidentziala, doakoa eta teknologia berrietara egokitua eskaintzen die 18 eta 30 urte bitarteko gazteei.

2021/07/13


Zerbitzuak doako telefono bat (900 840 335), Whatsapp (747 421 720) linea bat, online txata eta posta elektronikoko helbide bat gaitu ditu, gazteek gehien erabiltzen dituzten kanalak direla kontuan hartuta. Guztiak anonimoak eta doakoak dira eta berariazko prestakuntza duten boluntarioekin lehen harremana izatea bermatzen dute. Gazteei eragiten dieten arazoak tratatzen dituzte, besteak beste, entzute aktiboa edo laguntza-harremanaren teknikak erabiliz.

 

Arazoa konplexuagoa denean edo laguntza profesionala behar dutenean, Badabidebat zerbitzuak doako aholkularitza psikologiko eta profesionala eskaintzen du terapeuta boluntarioekin.

Hainbat gai jorratzen dituzte: bikoteari, familiari edo lagunei lotutako arazoak, mendekotasunak, sexu-orientazioari edo genero-identitateari buruzko zalantzak. Indarkeria matxistaren kasuetan edo osasun mentaleko arazoen diagnostikoetan ere laguntza eskaini dute.

 

Badabidebateko taldeak gaur egun zortzi langile ditu, hiru teknikari eta bost boluntario, eta ez dute baztertzen etorkizunean taldea handitzea. Orain arte, hainbat erakundek eta gizarte-entitateek proiektua babestu dute, tartean Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta beharrezkoa dela nabarmendu dute. Proiektu esperimentala da, eta aurten nola funtzionatzen duen aztertu eta ebaluatuko dute.

 

Informazio gehiago

 

 

 

Jarraitu gure sareak