Atzealdea Bherria egonaldia: Ondorioak

Martxoaren 12an eta 13an Bilboko ZWAPeko La Terminalean Bherria proiektuaren azken ekintza burutu zen: Bherria egonaldia, Euskadin herritarren aktibazio-prozesuak sendotzeko topagunea eta lantokiak.

2020/05/12


Horrekin Bherriak jarraipena eman nahi izan dio Bherria Agorak (2017) eta BherriLab-ekin (2018/2019) egindako lanari. Guztira, 16 proiektutan lanean ari diren 30 profesionalek parte hartu zuten bertan, horien artean Gaztematikako profesionalak ere egon zirelarik.

 

Bherria egonaldiaren helburua Administrazioak herritarrekin elkarlanean bideratutako prozesu edo proiektuak hobetzea eta hauetan sakontzea izan da. Horretarako, hiru lan-ardatz egon dira: erakundeen arteko lankidetza, herri administrazio eta herritarren arteko lankidetza eta, azkenik, gizarte erakundeen eta herritarren ekimenen arteko lankidetza.

Bherriako lantaldeak egonaldian egindako lanaren ondorioen txostena argitaratu du. Ateratako ideiak jasotzeko,  Claes F Janssenek sortutako “Aldaketaren lau gelak” eredutik abiatutako metodologia erabili dute.

Bestalde, egonaldian zehar lankidetza publiko-sozialean inspiratzaileak izan daitezkeen proiektuak ezagutzeko aukera ere egon zen, besteak beste, Decidim, CVOL eta Iruñategi proiektuak.