Atzealdea Blogetan! Blog izarren bila lehiaketa martxan, euskarazko blogak sustatzeko

Euskaraz blog bat idazten duen orok parte har dezake, otsailaren 24ra arte

2019/02/19


Azkue Fundazioak Argiaren laguntzarekin antolatutako lehiaketa honen helburua da saritzea euskarazko blogak eta euskal blogariak, hauek ezagutzera emanez eta blogetan euskararen aldeko erabilera sustatuz. Horregatik, lehiaketa honetan, euskaraz blog bat idazten duen edonork parte har dezake. Horretarako, www.blogetan.eus  webgunean sartu eta parte hartzeko inprimakia bete behar da.

Lau kategoria ezberdin daude lehiaketan: Kultura, Gizarte eta Politika, Aisialdia eta azkenik, Zientzia eta Teknologia.

Lehiaketak hiru fase izango ditu:

  • Blogen izen-ematea/proposatzea: tarte honetan edozein unetan izena eman daiteke.

  • Blogen bozkatzea: bai publikoak, eta bai epaimahaiak, parte hartuko dute fase honetan. Publikoak webgunearen edo Twitterren bidez bozkatuko du.

    • Kategoria bakoitzeko hiru blog aukeratuko dira fase honetan, eta horiek izango dira 12 finalistak.

    • Publikoaren bozkatzeak % 50 balioko du, eta epaimahaiaren bozkatzeak beste % 50a. Beraz, bien artean erabakiko dute zeintzuk diren kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak.

  • Azken bozkatzea eta irabazleen aukeraketa: fase honetan epaimahaiak irabazleak aukeratuko ditu. Kategoria bakoitzeko hiru blog finalisten artean, epaimahaikideek bat aukeratuko dute eta hori izango da kategoria bakoitzeko blog irabazlea.

Beraz, epaimahaiak aukeratuko ditu lehiaketako azken lau irabazleak. Horiei dagokienez, hauek dira sariak:

  • Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat diseinatutako garaikurra.

  • Fnac-en gastatzeko 200 euroko diru-txeke bana kategoria bakoitzeko irabazlearentzat

  • Eta sari berezi bat: euskal blogari berrienarentzat. Honi ARGIAn kolaboratzeko aukera ematen zaio, baita urteko harpidetza ere.

Oinarriak hemen jakin itzazu.