Atzealdea CAMPUS TECHLAB.IDEO Campus Teknologikoa

5-16 urteko ume eta gaztetxoentzako UDAKO campusa, sormen teknologikoa garatzeko (plaza mugatuak).

2018/04/23


Campus Techab.Ideo 5-16 urteko ume eta gaztetxoentzako UDAKO laborategi teknologiko bat da, aplikazio esperimental batean oinarrituta programatzen ikasteko eta proiektu teknologiko txikiak garatuz sorkuntza lantzeko. Euskaraz edo ingelesez izango da eta honako esparruak ukituko ditu, teknologiarako bokazioa txikitatik sustatuz: robotika, programazioaren ikaskuntzaren hastapenak eta gailu elektronikoen programazioa.

  • NON: Orona Ideo
  • NOIZ: Uztailaren 2tik 13ra
  • ADINA: 5-16 urte
  • ORDUTEGIA: 09:30-13:30 (Zaintza 08:30-09:30 | Bazkaria 13:30-14:30  | KIROLAK 14:30-16:00 ).
  • AUTOBUSA: joan-etorriak egiteko.

 

Aukeratu zure tailerra (plaza mugatuak)

  • Scraht, Minecraft, Bideo-jokoak, Aplikazioak, Robotika, Bideo edizioa, Webguneak...

[KODE_TU] proiektuaren baitan, Kode_Eskolak CAMPUS TECHLAB.IDEO campusaren hirugarren edizioa antolatu du, Orona Ideo eraikinean, Orona Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin.

Izena emateko