Atzealdea Donostia Festibala: Kase.O, Lola Índigo, Arkano, Green Valley eta Zetak izango dira kartel-buruak

Irailaren 17 eta 18an izango da eta kontzertuen programazioak barnean hartuko du Red Bull Batalla de los Gallos ere

2020/02/14


Irailaren 18an eta 19an Donostia Festibalaren edizio berri bat egingo da Gipuzkoako hiriburuko hipodromoan. Jaialdiko kartelera-buru izango dira Kase.O, Lola Indigo, Arkano, Zetak eta Green Valley taldeak, maila handikoak denak, eta horiekin batera Fernandocosta, Nil Moliner, Mafalda, Morad, Funzo & Babyloud, La Furia eta Víctor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef ere ikusteko aukera izango da.

Jaialdiaren hamargarren urteurrena izanik, hainbat berrikuntza prestatu dituzte antolatzaileek: hala nola, eguneko programazioa Lasarten, eta "Red Bull Batalla de los Gallos Exhibicion" enblematikoa, punta-puntako inprobisatzaile trebeenak aurrez aurre jarriko dituen norgehiagoka. Bertan izango dira Zasko Master, Bnet, Arkano, Skone eta Dj Verse, besteak beste.

Azken urteotan ikusle kopurua ugaritu egin dela ikusita, Donostia Festibalaren zerbitzuak sendotu egin dituzte. Aurten, antolatutako bidaiez gain, kanpalekua ere izango du jaialdiak, eremuaren ondoan. Gazteenek eta familiek ere jaialdira joateko aukera izan dezaten, 11 urtetik beherako umeak doan sartu ahal izango dira, heldu batekin etorriz gero.

Donostia Festibala 2020rako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Informazio gehiago: hemen.