Atzealdea Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa

Topaketaren helburua da amateurrak eta profesionalak ez diren antzerki-taldeak bultzatzea. 14-30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Izen-ematea zabalik dago martxoaren 26ra arte

2020/03/13


 

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa, Donostia Gazteriak antolatzen du, Donostia Kultura eta Kutxa Kulturren laguntzarekin. Helburua da gazteak antzerkira hurbiltzea eta amateurrak eta profesionalak ez diren antzerki-taldeak bultzatzea.

 

Ekimen hau 1988 urtetik ospatzen da eta aurtengoa 32. edizioa da. Parte hartzeko izen-ematea zabalik dago martxoaren 26ra arte eta bi kategoria daude lehiaketan: 14tik 18 urtera bitarteko Junior kategoria, eta 18 eta 30 urte bitarteko Senior kategoria. Topaketa maiatza eta ekaina bitartean izango da.

 

Antzerki-eskola, tailer edo talde bateko kide bazara, 14 eta 30 urte bitarte baduzu eta parte hartzeko gogoz bazaude, oinarrietan informazio gehiago aurkituko duzu. Bete izena emateko fitxa eta bidali antzezlanaren argazki esanguratsu batekin gazteria@donostia.eus posta elektronikora.