Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
2020·02·05
Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 gaztek osatuko dute. Apirilaren 23 eta 30 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute.
Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman behar da. Epea martxoaren 31ra arte irekita dago. Apirilaren 1ean izena eman duten guztien artean zozketa egingo da gazte-epaimahaia osatzeko.
Aurreko urtetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak aukera ematen du unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko. Era horretan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko gradukoek eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Horretaz gain, epaimahaikide-lana egingo duten gazteei bi abonamendu emango zaizkie Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteko Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako.
Informazio gehiago: www.zinemaetagizaeskubideak.eus