Atzealdea Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko gazte-epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik

Martxoaren 20ra arte egongo da zabalik deialdia, eta 18-30 urte bitarteko gazteek izena eman dezakete

2019/02/06


Apirilaren 5 eta 12 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 17. Edizioan nazioarteko film labur onenari saria emateko ardura izango dute gazte epaimahaikideek.  Hauek, aurkeztutako film labur guztiak ebatzi ostean, film labur onenari 3.000 euroko saria emango diote -giza eskubideen gaineko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan hartuz-.

Gazte epaimahaia izateko eskaera esteka honen bitartez egin daiteke zuzenean.

https://labur.eus/6SSlmAurreko edizioko Gazte Epaimahaiaren irudia

Aurreko urtetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak aukera ematen du unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko gradukoek eta Deustuko Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Horretaz gain, epaimahaikide lana egingo duten gazteei Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteko, Victoria Eugenia Antzokiko saioetarako bi abonamendu emango zaizkie.

Informazio gehiago: www.zinemaetagizaeskubideak.eus