Atzealdea EGK: Emantzipatzeko eredu berrien azterketa

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan gazteen emantzipaziorako eredu berriak aztertzen ari dira. Euskadiko Administrazioak eskainitako aukerak aztertu, eta Euskadin proposatu diren ereduak bildu dituzte.

2019/09/24


Emantzipatzeko ereduak, besteak beste, pisu solidarioak, belaunaldi arteko bizikidetza-ereduak, alokairu soziala edo etxebizitza-kooperatibak izan dira.

Beste batzuetan ere erabili duten Hiruburu metodologiaren bitartez —mahai berean gazteak, politikariak eta teknikariak esertzea, gai jakin bati buruz elkarrekin aritzeko—, bi topaketa antolatu dira.

Gipuzkoan, Donostiako Udalak garatutako programa aztertuko da azaroaren 7an, gazteon emantzipazioa ahalbidetzeko ezarri dituzten neurriei arreta berezia jarriz. Era berean, jada abian dauden eredu berritzaileak jorratuko dira, besteak beste, co-housing-a edo belaunaldi arteko elkarbizitza sustatzen duena.

 

Informazio gehiago edo kontuan hartzeko ereduak ezagutzen badituzu edo zure proposamena helarazi nahi baduzu, deitu 94 44 36 143 zenbakira edo idatzi etxebizitza@egk.eus helbidera.

ITURRIA: EGK