Atzealdea EGK-k #IkaslePisuakZer kanpaina abian jarri du

Kanpainaren helburua da, bizipenetatik abiatuz, administrazioari proposamenak helaraztea eta ikasle-pisuei bideratutako neurriak guztion artean aldarrikatzea

2020/05/26


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Covid-19ari aurre egiteko neurrien artean faltan bota ditu ikasle-pisuetan dauden gazteen egoerari buruzko neurriak. Gai honi buruz gazteek duten iritzia jakiteko eta gaia mahai gainean jartzeko asmoz #IkaslePisuakZer kanpaina jarri du martxan.

 

Antolatzaileen esanetan, “ikasturtearekin zer pasako den jakin gabe ikasle batzuk etxera itzuli dira, baina alokairua ordaintzen jarraitzen dute. Kasu batzuetan jabearekin alokairuaren murrizketa negoziatu dute. Fidantza galtzearen truke ordaindu ez duenik ere bada”.

 

Ikaslea bazara eta zure iritzia eman nahi baduzu, kontatu #IkaslePisuakZer traolaren bitartez edo bidali zuen bideoa (horizontalean) hezkuntza@egk.eus helbidera edo 688737133 telefono zenbakira. Zein neurri eskatzen dituzu? Zein da zure egoera? Zeintzuk dira arautu beharreko gaiak?  

 

 

Iturria: Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)