Atzealdea EHUk antolatutako “gazte ekintzailetza” bekak abian
2019/09/18
Euskal Herriko Unibertsitateak “gazte ekintzailetza” programa abian jarri du. Honen bitartez enpresa-arloko ideia edo ekimenak sustatu nahi ditu. Hautatutako proiektuek aholkularitza profesionala jasoko dute eta ikastaro espezifikoetan parte hartu beharko dute.
Bekak jaso ahal izango dituzte UPV/EHUko titulatu eta ikasleek, baldin eta 2016-2017, 2017-2018 edo 2018-2019 ikasturteetan unibertsitateko titulazio ofiziala lortu badute. 2019-2020 ikasturtean graduko azken ikastaroan edo master ofizialen batean matrikulatuta daudenei ere parte hartzeko aukera emango zaie.
Gehienez 45 proiektu aukeratuko dira eta 3.600 euroko diru-laguntza jasoko dute proiektu hautatuetako ikasle edo titulatuek. Izena emateko epea irailaren 20a da.
Informazio gehiago hemen
Iturria: Gazte aukera