Atzealdea Errenteria Film Laburren jaialdian parte-hartzeko deialdia zabalik da

15 minututik beherako ikusentzunezko lanak bidali daitezke 2019ko irailaren 30era arte

2019/09/05


Errenteriako Film Laburrean 24. edizioa martxan da, ikus-entzunezko arteak orokorrean eta gazteen artean sustatu eta garatzeko asmoz. Lanak aurkezteko epea 2019ko irailaren 30ean amaituko da eta bertan parte-hartzeko honako baldintzak bete beharko dira:

  • Egileak 16 urte baino gehiago edukitzea.
  • Obrak originalak izango dira eta ez dira izango 2018 baino lehenagokoak.
  • Edozein gairi buruz jardungo dira.
  • Edozein hizkuntzatan aurkezteko aukera dute lanek. Euskara edo gaztelania ez den bestelako hizkuntza batean aurkeztutako lanak azpititulatuak izango dira aipatutako bi hizkuntza horietako batean.
  • Egileak berak hautatuko du erabiliko duen grabazio sistema.
  • Lehiatuko diren film laburren iraupena ez da 15 minututik gorakoa izango.

Jasotako lanen artean zuzendaritza batzorde batek horietako batzuk hautatuko ditu 2019ko azaroaren 21, 22, 23 eta 24an Errenterian izango den jaialdian erakusteko. Azaroaren 24an, hain zuzen, sari banaketa izango da, eta epaimahai profesional batek honako sariak banatuko ditu, lan onenei:

  • Ion Arretxe Sari nagusia:
    1.200 €, diploma eta trofeoa.
  • Juanba Berasategi saria, animazio film labur onenari:
    700 €, diploma eta trofeoa.
  • Fikziozko film labur onenari saria:
    700 €, diploma eta trofeoa.
  • Film labur dokumental onenari saria:
    700 €, diploma eta trofeoa.
  • Publikoaren saria:
    300 € diploma eta trofeoa.
  • Euskaraz egindako film labur onenari saria:
    800 €, diploma eta trofeoa.
  • Gazte saria (16 eta 23 urte bitartekoentzat):
    600 €, diploma eta trofeoa.

Oinarri guztiak hemen eskura ditzakezu.