Atzealdea Etikasi programa hezitzailearen bigarren deialdia zabalik

Batxilergoko 1. mailako eta unibertsitate zein Lanbide Heziketako zenbait ikaslek Auschwitz eta Belfast bisitatuko dituzte.

2020/02/04


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, indarkeria gordina jasandako hiri edo zonaldeak lehen eskutik bisitatzeko aukera eskainiko du, bigarrenez, Etikasi programaren bitartez. Zehazki, 30 plaza izango dira Auschwitzera joateko Batxilergoko 1. mailako ikasle-taldeentzat eta beste 30 plaza Belfastera joateko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako heziketa-zikloetako eta Unibertsitateko ikasleentzat.

Etikasi proiektuaren helburua etika eta giza eskubideez ikastea da, gazteen artean hausnarketa sustatzeko. Izan ere, zuzenean eta pertsonalki leku horietan egoteak eta jazotako gertakizun traumatikoei buruzko istorioak ezagutzeak, potentzial pedagogiko handia eta iraunkorra dauka.

 

Nola parte hartu dezakezue?

Batxilergoko ikasleen kasuan, ikastetxeko talde moduan aurkeztea ezinbestekoa izango da. Izena emateko fitxa bete eta gero (otsailaren 25 arte), 3-6 minutu bitarteko bideo original bat sortu beharko duzue euskaraz edo gaztelaniaz (edo biak batera) giza eskubideei buruz. Sortutako lana martxoaren 12a baino lehen bidali beharko duzue bakea@egk.eus helbidera.

Bestalde, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako eta unibertsitate-graduetako ikasleek (betiere 18 eta 30 urte bitartekoak) martxoak 8 arte eman ahalko duzue izena, kasu honetan banaka. Horretarako, honako dokumentazioa aurkeztu beharko duzue:

  • Izena emateko fitxa.
  • Proiektuan parte hartzeko arrazoiak azaltzen dituen motibazio-eskutitza.
  • Giza eskubideei buruzko hausnarketa pertsonal bat (900-1.500 hitz artekoa).
  • Ingeleseko ziurtagiria (FCE)
  • Ikasgaiak egiten aritzea egiaztatzen duen dokumentu bat (matrikula, adibidez).

 

Info+: EGK