Atzealdea EU Kids Online erakundeak txostena aurkeztu du adingabeen online jarduerei, bitartekaritzari, aukerei eta arriskuei buruz.

Euskal Herriko Unibertsitateak EU Kids Online inkestaren lehen emaitzak aurkeztu ditu, INCIBEren (Instituto Nacional de Seguridad) laguntzarekin eta IS4Kren (Centro de Seguridad en Internet para menores de edad en España – Internet Segura for Kids) bitartez, elkargune mediatikoaren garaiotan adingabeen online jarduerei, bitartekaritzari, aukerei eta arriskuei buruz.

2019/07/10


Datuak 2.900 haurrek osatutako lagin batetik atera dira; horien % 47k 13 eta 17 urte arteko adina dute, eta beste % 53ak, 9 eta 12 urte artean.

 

Txosteneko zenbait datu:

  • Erabilera nagusiak: familiarekin eta lagunekin komunikatzea (% 70), musika entzutea (% 63), bideoklipak ikustea (% 55) online jolastea (% 46), eskolako lanak (% 43). Aldiz, hezkuntzarekin edo gizartean parte hartzearekin lotutako online jarduerak oso gutxi dira.
     
  • Gaitasunak: Badakit argazki bat online gordetzen (% 56%), badakit nire pribatutasunaren konfigurazioa aldatzen (% 59), erraz egiaztatzen dut online informazioa egiazkoa den (% 29), badakit nire kontaktuen zerrendatik pertsonak ezabatzen (% 74), badakit beste batzuek sortutako edukietan oinarrizko aldaketak egiten (% 23), badakit mugikor batean app bat instalatzen (% 88).
     
  • Jazarpena eta ziberjazarpena: % 33k nolabaiteko jazarpena jasan du. Batez beste, 3 adingabetatik 1ek dio jazarpena edo ziberjazarpena jasan dutela azken urtean). Eragin handiagoa du nesken artean mutilen artean baino. 2015ari dagokionez, nabarmen handitu da: % 18tik % 42ra 15-17 adin-tartean.
     
  • Sexting-a: % 26ek mezu sexualak jaso ditu. Halako eduki gero eta gehiago ikusten dira adinean gora egin ahala: 11-12 urterekin % 25, 13-14 urterekin % 53, eta 15-17 urte artean % 75. 10 adingabetatik 3k diote halako mezuak jaso dituztela. 11-12 urte artekoen % 12k jaso ditu eta nerabeen artean kopurua % 45era igotzen da.

 

 

Txostenak, gainera, beste datu batzuk ere jasotzen ditu: ezezagunekin izandako harremanak, eduki desegokiak eskuratzea eta bitartekaritza hezitzailea, beteak beste.

Bestalde, txostenean familientzako eta ikastetxeentzako gomendioak aurki daitezke.

FAMILIENTZAKO GOMENDIOAK

  • Interneti buruzko elkarrizketa irekia ezartzea: Haiek online egiten dituzten jardueretan interesatzeak, ekintzak partekatzeak eta irizpideak adosteak, teknologia deabrutu gabe, aukera ematen dute izan daitezkeen arriskuez eta horien ondorioez hitz egiteko.
     
  • Pentsamendu kritikoa sustatzea: Interneten eta sare sozialetan aurkitzen eta sortzen duten informazioa bilatu, egiaztatu eta kudeatzen irakastea.
  • Gizarte-trebetasunak lantzea: Eta online harremanen ingurunea, egoera gatazkatsuei aurrea hartzeko eta hobeto kudeatzeko.
  • IKTen erabilerari buruzko arauak eta mugak adostea: Horien erabielran heldutasuna eta ardura erakusten duten neurrian, berriz aztertzea.

IKASTETXEENTZAKO GOMENDIOAK

  • Ikasgelan Interneten erabilera segurua gehitzea: Gaitasun digitalen ikaskuntzak barnean har ditzala segurtasun-neurrien eta -praktiken ikaskuntza, Interneteko bizikidetza eta errespetua, alfabetatze mediatikoa edo arazoen konponketa, besteak beste.
  • Ikastetxearen estrategiak, politikak eta protokoloak berriz aztertzea: Hezkuntzaren eta teknologiaren testuinguru zehatzera (antolaketa, bizikidetza, gailuen erabilera…) egokitzeko, eta baita ere sortzen diren egoera arriskutsuetara: esate baterako, eskolako jazarpena eta ziberjazarpena, sexting-a, online xantaiak edo iritzi-talde eta komunitate arriskutsuen eragina.
  • Interneten erabilera segurua eta arduratsua gehitzea: Sare sozialak eta beraiekin lotutako arazoak, irakasleen prestakuntzako lehentasunen artean.
  • Prestakuntzako eta kontzientziazioko saioak: Aldizka ikasleak prestatzeko edo kontzientziatzeko saioak egitea, komunikabide digitaletako bizikidetzari buruz, erabilera seguruaren prebentzioari buruz eta gatazken konponketari buruz. Hezkuntza-komunitatea osoa tartean sartu, gurasoentzako sentsibilizazio-ekintzak ere gehituz.
  • Aholkularitza-kanal espezializatuetara jo: Hezkuntza-testuingururako Interneten arrisku-egoerak kudeatzen adituak: esate baterako, INCIBEREN Zibersegurtasuneko Laguntza Linea.

 

  • Iturria: EHU/UPV