Atzealdea Eurochild-ek Europako haur-komisarioa eskatu du

Eurochild-ek Europar Batasuneko buruei zuzenduriko eskaera plazaratu du haur-komisarioa eskatzeko. Horren helburua da gutxienez 5.000 sinadura biltzea

2019/09/06


Eurochild haurren erakundeen Europako sarea da, eta haurren eskubideak eta ongizatea politika publikoetan txertatzearen alde lan egiten du. 170 elkarte baino gehiagok osatzen dute. Sinadura-bilketa bat jarri du martxan, 5.000 sinadura biltzeko asmoz, Europar Batasuneko agenda politikoan haurren eskubideek lehentasuna izan behar dutela agerian jartzeko. Europar Batzorde berriak eskaintzen duen aukera aprobetxatuz, 2019-2024 agintaldian haur-komisarioa sortzea eskatzen ari dira.

Eskariaren arabera, nahiz eta Europar Batasunean 100 milioi haur izan, ez dago haur-komisariorik. Europako gobernuan ez dago inor haurrak babestu eta euren eskubideen alde borrokatzeko, goi-mailako organoetan behinik behin. Baina bada itsas-gai eta arrantzarako goi-komisario bat. “Ez dugu esaten arrainak garrantzitsuak ez direnik. Gure umeak arrainak bezain garrantzitsuak direla pentsatzen dugu, besterik ez”, diote eskarian.

 

Europar Batasunean 4tik haur bat pobrezia-arriskuan dago; izan ere, babes sozialeko sistemak maiz ahulegiak dira beharra duten ume eta familiei babesa emateko. Eta asko kanpoan geratzen dira diskriminazio eta bazterketa sozialagatik.

Sinatu eskaera hemen

Iturria: GSIA elkartea