Atzealdea Europako Batzordearen Gazteria Estrategia Berria 2019-2027

Europar Batzordea aurrera egiten ari da gazteen parte hartzea indartzeko hartutako neurrietan. Horietako bat da 2019-2017 aldirako Gazteria Estrategia berria, Europako gazteak ahalduntzea eta EBko politikak egiteko orduan pisu gehiago izatea helburu duena. Honek erakusten du Batzordeak gazteetan eta bere etorkizunean inbertitzeari ematen dion garrantzia.

2019/07/09


ELKARRIZKETA EGITURATUA

Elkarrizketa Egituratua funtsezko tresna da gazteria-gaietan kooperazioa lantzeko, hau da, Erasmus+ Gazteak Ekinean programaren barruan sartuta dagoen ekintza hori garatzeko.

Ekintza honen bitartez, elkarrizketa zuzena sortzen da gazteen eta gazteriako arduradun politikoen artean esparru desberdinetan. Horrek esan nahi du kontsulta egin behar direla herrialde, eskualde eta toki mailan, gazteek benetan inporta zaizkien gaietan erabakiak har ditzaten, eta bizitza demokratikoan parte-hartze handiagoa izan dezaten.

Horrela sortzen da Gazteria Estrategia ((2019-2027), gazteak europar izateak berekin duen guztian inplikatuz, nazioartean mugitzea ahalbidetuz, gizartean baztertuta geratzea prebenitzen laguntzen duten eta elkartasuna sustatzen duten jardueretan parte hartuz

Horrez gain, teknologia era erabiltzen da gazteak gaitasun digitalez hornitzeko eta haiengan komunikabide eta sare sozialekiko pentsamendu kritikoa sustatuz.

Ekintza berriak hiru arloren inguruan burutuko dira:

Gazteen konpromisoa Europako bizitza demokratikoan parte hartzeko.

EBko eta EBz kanpoko gazteen arteko harremanak sustatzea, nazioaz gaindiko sareak eratzeko aukera emango dieten boluntario-lanekin eta truke fisiko eta birtualekin lotutako proiektuei esker.

Hezkuntza ez-formalari esker, bizipen bakar eta heldutasun handikoak ematen dizkieten lan eta boluntario-lanen bitartez ahalduntzea.

INFO+: ELKARRIZKETA GAZTEEKIN

ERASMUS PLUS

Erasmus+: Gazteak Ekinean programa estrategiak bere helburuak lortzeko dituen tresnetako bat da.

Gazteek beren garapen pertsonal eta profesionalerako funtsezko trebetasunak eskuratu ditzakete eta EBren etorkizuneko eraikuntzan parte aktibo izan.

Hezkuntza ez formalean eta informalean oinarritutako gazteen trukeak, elkarrizketa egituratuak, boluntario-laneko proiektuak, etab. bezalako jarduerei esker, Europa osoko eta inguruko herrialdeetako gazteek beren konpetentzien eta gaitasunen maila hobetu dezakete, errealitate sozial eta kultural desberdinak ezagutu, beste herrialde batzuetako gazteekin harreman-loturak eta –sareak sortu eta Europan, Estatuan eta toki mailan gazteriako eta laneko politiketan aldaketak sustatu.

BERRIKUNTZAK

 

Gazteria Estrategia berriak, gainera, europar bizitzaren esparru guztietara heltzen diren berrikuntza garrantzitsu batzuk ere proposatzen ditu:

EBko Gazteria-koordinatzaile berri bat gazteen ahotsa izango da Batzordean eta, horri esker, gazteek politikari forma eman ahal izango diote arlo guztietan.

Koordinatzaileak gazteekiko elkarrizketa indartuko du, bereziki Gazteriaren Europako Atariaren eta EBren Gazteria Estrategiaren Plataformaren bitartez.

Finantziazio-programa nagusietan EBk gazteentzako duen gastuaren segimendua egitea.

Gazteria-esparruko lanerako agenda bat, haren kalitatea hobetzeko, berritzeko eta aitortzeko, eta beste sektore batzuek ikaskuntza ez formalaren ahalmena kapitalitzea ahalbidetzeko.

Lotura argiagoa EBren gazteria-politikaren inplementazioaren eta programarekin lotutako jardueren artean Erasmus+ eta Elkartasunerako Europar Kidegoan.

GAZTERIA-ESTRATEGIA BERRIA 

YOUTUH GOALS (PDF)

ITURRIA: INJUVE