Atzealdea

Europako Elkartasun Kidegoa– Online Ikastaroa

Izen-ematea doakoa da eta uztailaren 7ra arte luzatuko da. Ikastaroa, uztailaren 13tik 17ra izango da.

2020·07·02


Erasmus+, Gazteak Ekinean programen barruan, Europar Batasuneko Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusiak garatzen duen Europako Elkartasun Kidegoan (EEK) aurreikusitako jardueren esparruan, KAEBNAIk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren koordinaziopean, Europako Boluntariotza Zerbitzuari /Europako Elkartasun Kidegoari buruzko ikastaro hau antolatu du, Gipuzkoako gazteentzat.

 

Europako Elkartasun Kidegoa Europar Batasunaren ekimen bat da, eta haren helburua da aukerak sortzea gazteek boluntario gisa lan egin dezaten edo Europa osoko komunitate eta herritarrei mesede egiten dieten proiektuetan —beren herrialdeetan edo atzerrian— parte har dezaten.

 

20 orduko online ikastaro bat izango da, uztailaren 13tik 17ra bitartean emango dena. Izen-ematea doakoa izango da, eta uztailaren 7ra arte luzatuko da. Plazak mugatuak dira (20).

 

Izena eman nahi baduzu, sakatu ezazu hemen.

 

Ikastaroaren programa eta informazio gehiago jakin nahi baduzu: https://www.kaebnai.net/