Atzealdea Europako Gazteria Ekitaldia 2020 (European Youth Event 2020)

Laugarren edizioa Estrasburgon egingo da, maiatzaren 29 eta 30ean, eta 16-30 urte bitarteko gazteentzat izango da.

2020/01/22


Bi urtean behin, European Youth Event (EYE) ekitaldiak Europar Batasun osoko eta haragoko milaka gazte biltzen ditu Europaren etorkizunari buruz dituzten ideiak partekatzeko eta horiei forma emateko. Ekitaldiaren helburua da berdintasuna, inklusioa eta herritar-konpromisoa sustatzea. 2018ko edizioan, EYE-ak, esate baterako, 8.970 gazte bildu zituen.

Hurrengo deialdia, laugarrena, Estrasburgon egingo da, 2020ko maiatzaren 29 eta 30ean, eta 16-30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, aukera aparta izanik, gazteak elkartu eta elkarri inspiratzeko. Horretaz gain, hainbat ekitaldi artistiko eta kulturaletan parte hartzeko aukera izango dute.

Ekitaldian zehar proposatutako kezkak eta ardurak txosten batean bilduko dira eta Europako Parlamentuko kideei erakutsiko zaizkie.

Gutxienez 10 pertsonaz osatutako taldeek parte har dezakete, dohainik, aurtengo Europako Gazteria Ekitaldian.

Informazio gehiago: Europako Parlementua