Atzealdea Europar batasunak gazteen iritzia ezagutu nahi du

Ekimenak 13-30 urte bitarteko pertsonen iritziak jakitea du helburu, “gazteentzako aukerak sortzen” gaia aintzat hartuta. Urriaren 15a da iritziak bidaltzeko azken eguna

2019/09/05


Europar batasunak hainbat gairi buruzko kontsultak jarri ditu abian on-line, gazteen iritzia zuzenean ezagutzeko. Esteka honetan ikus dezakezun inkestaren bidez, kalitatezko enplegua, landako gazteak sustatzea edota gazteria-arloko profesionalen garapenari buruz gazteek duten iritzia ezagutu nahi dute, beste gai batzuen artean. Iritziak urriaren 15a baino lehen bidali behar dira.

 

Europako batasuna eta gazteen arteko elkarrizketa honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, bisita ezazu “dialogo juventud” webgunea. Bertan, egin diren beste deialdi batzuen berri izango duzu. Sare sozialetan, #DiálogoJuventud edo #EUYouthDialogue traolen bidez ere, informazio gehiago jaso ahal izango duzu.

Iturria: Injuve