Atzealdea Euskadiko gazte-ekipamenduen sarea sustatzeko dirulaguntzen deialdia

Aginduaren helburua Euskadiko Gazte Ekipamenduen Sarea eratzen duten toki-eremuko gazte-ekipamenduak sortu, zabaldu edo hobetzea da.

2019/06/24


Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.

Diruz lagundu daitezkeela ulertzen da 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ekipamenduak hartzeko higiezin bereziak eraikitzeko, erreformatzeko, egokitzeko edo zabaltzeko obretarako proiektuak prestatzeko gastuak, bai eta 2019 ekitaldian obra horiek gauzatzeko gastuak edo kostua ere.

ITURRIA: GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIA