Atzealdea Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2020ko kartela diseinatzeko lehiaketa

Lanak abenduaren 2ra arte entregatu ahalko dira eta irabazleak joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako herrialde batera

2019/10/17


Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak deia egin du 2020. edizioko kartela diseinatzeko lehiaketarako.

Euskadin erroldatutako 18–30 urte bitarteko gazteek har dezakete parte lehiaketan. Kartela sortzeko, gazteak teknika ezberdinez baliatu daitezke: argazkiak, marrazkiak, collageak, etab. Horrekin batera, programan parte hartzera animatzeko aproposa den lelo bat ere bidali beharko dute. Lanak originalak izan beharko dira eta gehienez lau lan aurkeztuko dira. 2019ko urriaren 15etik abenduaren 2a bitartean (bi egunak barne) bidali beharko dira gazteaukera@gmail.com helbidera.

Epaimahaikideek kontuan hartuko dute lanen originaltasuna eta programarekin duten lotura. Kartel garailearen egileak bere lana euskarri ezberdinetan argitaratuta ikusteaz gain, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako herrialde batera.

Xehetasun gehiago.