Atzealdea Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak diseinatzaile gazteentzako lan-poltsa bat ireki du

Curriculumak eta porfolioak jasoko dira otsailaren 22ra arte

2019/01/28


Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) diseinatzaile gazteekin harremana izan nahi du sortuko diren lanak antolatzeko. Horretarako, 2019an diseinatzaile gazteen lan-poltsa osatuko da izena eman eta aukeratzen diren diseinatzaileekin; eta urtean zehar, beharren arabera, lanak banatuko dira ekintza bakoitzeko aurrekontu zehatzak adostuz.

Deialdi honetara aurkezteko baldintzak honakoak dira:

  • 18-30 urte bitarteko gaztea izatea edo pertsona gazteez osaturiko enpresa izatea.
  • Fakturatzeko gaitasuna izatea.

Horretaz gain, baloratuko da:

  • Bai gaztelaniaz bai euskaraz (EGA edo parekoak) lan egiteko gaitasuna. Maila altua.
  • EGKren kidea den entitate batean egotea edo plataformarekin loturaren bat izatea.
  • EGKren estiloa, terminologia eta izaera ezagutzea.

Interesa duten pertsonek edo enpresek bere curriculuma eta lanen porfolioa aurkeztu beharko dute 2019ko otsailaren 22ko eguerdiko 12.00ak baino lehen “diseinatzaile gazteak” gaiarekin, komunika@egk.eus helbidera bidaliz.

Informazio gehiago, hemen.