Atzealdea

Euskarabentura espedizioa komunikazio-arduradun baten bila dabil otsailean lanean hasteko

Curriculumak info@euskarabentura.eus helbidera bidali behar dira otsailaren 10a baino lehen

2019·02·05


EuskarAbentura Ruta Quetzalen (ruta BBVA azken urteetan) inspiratutako espedizio euskalduna da. Helburu argia du: gazteen artean euskararen erabilera sustatzea. Bigarren espedizioa 2019ko uztailaren 1etik 31ra bitartean gauzatuko da, 16-17 urte bitarteko 120 gazterekin, Euskal Herriko toki ezberdinak zeharkatuz.

EuskarAbentura Elkarteak, ekimen honen antolatzailea denak, komunikazio-arduradun bat beharko luke EuskaraAbenturan komunikazio-lanak burutu ahal izateko. Kontratua, 2019ko otsaila erdialdetik uztailaren amaierara arte luzatuko litzateke, lanaldi osoan.

Ezinbesteko baldintzak honakoak dira:

- Komunikazioaren arloko ikasketak izatea

- Komunikazio-arloko ezagutza eta esperientzia izatea: sare sozialak, diseinu grafikoan ezagutza, irudi-ediziorako softwareak, webguneen sorkuntza eta kudeaketa, ofimatika programen erabilera menperatzea...

- Euskara idatziz eta ahoz menderatzea. Gutxienez C1 maila

- Gida-baimena (B) eta autoa izatea

- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea, komunikatzeko erraztasuna eta talde-lanean aritzeko gaitasuna edukitzea.

- EuskarAbenturak bultzatzen dituen helburuekin bat etortzea

Informazio gehiago hemen.