Atzealdea Gaur hasiko da Crossover, Telesailen Jaialdiaren V.edizioa

Koldo Mitxelena Kulturunean eta Tabakaleran telesailen estreinaldiak, eztabaidak eta aurkezpenak egingo dira, gaurtik larunbatera bitartean.

2022/04/25


Aurten Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren Crossover Jaialdiak 5 urte beteko ditu. Telesailen kulturari eskainitako festibal hau, hainbat ikuspegi, formatu eta gaietatik gerturatuko da telesailetara 2022. urtean ere. Apirilaren 25etik 30era egingo da aurtengo edizioa Koldo Mitxelena Kulturunean eta Tabakaleran.

Oraingoan, serieen estreinaldi, aurkezpen eta eztabaidez gain, Crossoverr jaialdiak afari-solasaldiak berreskuratu ditu. Aurreko edizioetan, COVID19a zela-eta, bertan behera geratu ziren afari-tertuliak. Edizio honetako “serieak nahieran” tertulian “Vida Perfecta”-ko sortzaileak izango dira: Leticia Dolera eta Manuel Burque. Bi artistak solasaldi informalean arituko dira, apirilaren 28an, ostirala, telesailek sortzaileei adierazpenerako eskaintzen dizkieten aukerei buruz.

Oraingo honetan, hizkuntza gutxituen eta plataformen arteko harremana, telesailetan zientziak eta umoreak duten presentzia edo pantailetan adikzioak nola irudikatzen diren aztertuko da.

Gaur, apirilak 25, Movistar+eko “El Inmortal” telesail berria estreinatuko da; eta han izango dira Jon Kortajarena aktorea eta taldeko hainbat kide. Jaialdian David Simonek HBO Max-entzako eginiko azken lana ere estreinatuko da.

Ikus-entzunen alorreko pertsona ezagun asko igaroko dira Crossoverretik aste honetan. Horren erakusgarri dira eztabaida ezberdinetan parte hartuko duten pertsona batzuen izenak: Isabel Vázquez, David Trueba, Paloma Rando, Koldo Almandoz, Diego San José, Javier Giner, Mariola Cubells, José Luis Crespo edo Julian Iantzi.

Ohikoa denez, Crossover jaialdian sarrera librea da, “telesail mintzatuaren” ekitaldirako eta estreinaldietarako izan ezik, horietan parte hartzeko doako gonbidapena behar baita. Bestalde, “serieak nahieran” ekitaldia ordainpeko afari-cocktail formatuan izango da.

 

2022KO PROGRAMA

 

INFORMAZIO GUZTIA

 

 

 

Jarraitu gure sareak