Atzealdea GAZTE AGORA: FOROA DONOSTIA

“Batzen gaituen norabidean” Gazte Foroan Euskal Herriko lurraldeetako gazteak bilduko dira. Horren helburua izango da beren kezkak, egoera eta lehentasuna partekatzea, elkarrekin identifikatu eta garatzeko.

2019/11/08


Euskadiko eta Nafarroako Gazteria Kontseiluek, gazteek eta gazteria-arloko eragileek bat egin dute, gazteek elkarren arteko harremanak garatzeko.

Aniztasuna, balio partekatuak, lurralde-berezitasunak eta lurraldeen arteko lankidetza-ereduak oinarri, lau gai nagusiren inguruan abiatuko dute hausnarketa datozen hilabeteetan antolatuko dituzten foroetan:

  • Hezkuntza: formala zein informala
  • Gobernantza: parte-hartzea eta ahalduntzea
  • Sozio-ekonomia: ongizate materiala
  • Hizkuntza: euskara eta hizkuntza-politikak

Topaketa hauen bidez, egitasmoak eta asmoak partekatzea, ikuspegi kolektibo batetik lantzea eta lankidetza esparru berria egonkortzea lortu nahi da.

Egitasmoa 18-35 adin tarteko gazteentzat da.

 

Gazte Agora: abenduaren 14an Donostian

Lehenengo topaketa abenduaren 14an izango da, Donostiako Miramar Jauregian, EAEko gazteek parte-hartzeko.

Bertan, gazteen kezka guztiak partekatu eta proposamenak aterako dira.

Bigarrena, 2020ko otsailean izango da, Iruñean. Bertan, Nafarroako gazteen txanda izango da, eta aukera izango dute beren errealitateari eta egoerari buruzko analisia eta proposamenak egiteko. Hirugarren bat Baionan burutuko da, 2020ko martxoan, Iparraldeko gazteek ere, beren errealitatea partekatu eta proposamenak ateratzeko.

ITURRIA: EUSKO IKASKUNTZA