Atzealdea Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta trukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak

Aginduaren helburua da gazteei gizartean integratzeko beste tresna bat ematea. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 16an bukatuko da

2020/01/08


 

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita, 2020ko urtarrilaren 16ra arte. Deialdia irabazi asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuei zuzendua dago eta 145.000 euroko diru-kopurua du esleituta.

 

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak adierazi duenez, gazteen mugikortasun eta trukerako jarduerak garatzeko laguntza honen helburua da gazteei gizartean integratzeko beste tresna bat eskaintzea. Euskal Autonomia Erkidegoko entitateei aukera eman nahi zaie beraiek askatasunez hautatutako diseinuaren araberako gazte-mugikortasun eta -trukerako jarduerak egin ditzaten.

 

Informazio gehiago, hemen

Agindua, 2019ko azaroaren 20koa (EHAA 2019ko abenduaren 16koa (pdf, 591 kb)

 

Iturria: Gazteaukera