Atzealdea Gaztea zara? Liburuak irakurri eta Youtuben bideoak ikustea gogoko dituzu? Booktuberboom lehiaketan izena eman!

14-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete lehiaketan. Izena emateko epea irekita egongo da azaroaren 29a arte.

2019/11/25


EAEko Liburutegi Sareak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Galtzagorri Elkarteak, Booktuberboom lehiaketa antolatu dute gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko.

Hauexek dira parte hartzeko baldintzak:

  • 14-18 urte izatea eta liburutegi publiko bateko bazkide izatea.
  • Parte hartzeko zera egin behar da: liburu bat irakurri ondoren, horri buruzko iruzkinaren bideoa grabatu (kamera, mugikor edota tablet bidez), Youtuben argitaratu (zure Youtubeko kanalean, zure herriko liburutegikoan edo zure ikastetxeko kanalean) eta azkenik, Booktuberboom blogean parte hartzeko orria bete, 2019ko azaroaren 29ko 12:00ak baino lehen.
  • Bideoak, gehienez, 2 minutuko iraupena izan behar du eta, gutxienez, minutu 1ekoa.
  • Aurrez beste inon argitaratu gabeko bideoa izan behar du.
  • Ezin da bideo honekin beste lehiaketa batean parte hartu.
  • Bideoak oinarrizko eskubide eta askatasunekiko koherentea izan behar du; eta pertsonen duintasuna eta adin txikikoen eskubideak errespetatu behar ditu.
  • Horrez gain, indarrean den araudia bete behar du.

Hona hemen irabaz ditzakezun sariak:

  • Epaimahaiaren sari nagusia: Booktuber lanetan jarraitu ahal izateko materiala (kamera, mikrofonoa eta tripodea) eta liburu eta diskotan gastatzeko 200€ko bonoa.
  • Epaimahaiaren bigarren saria: GoPro kamera eta liburu eta diskotan gastatzeko 100€ko bonoa.
  • Gipuzkoa saria (Booktuber gipuzkoarrentzat soilik): GoPro kamera eta liburu eta diskotan gastatzeko 100€ko bonoa.
  • Publikoaren saria: bi lagunentzako abentura-txangoa.

Info+: https://booktuberboom.wordpress.com/lehiaketa/oinarriak/