Atzealdea

GAZTEAK 2030: Nazio Batuen estrategia gazteriarentzat

Gazteak 2030 ekimenaren helburua da gazteen beharrak asetzeko, haien eskubideak egi bilakatzeko eta eskualde, estatu nahiz mundu mailan aldaketa-eragile gisa duten egitekoa aitortzeko ahalegina handitzea.

2020·02·09


2030 ekimena, gainera, gazteen arazoak konpontzen saiatzen da, esate baterako, enplegu-falta, hezkuntza-gabezia, indarkeria, aldaketa klimatikoak edo lan-merkatuaren eraldaketa.

 

Gazteak 2030 estrategiaren ezaugarriak

  1. Gazteak erakarri eta inplikatzeko eta beren ahotsak entzunarazteko bide berriak irekitzea.
  2. Hezkuntza eta osasuneko zerbitzuak eskuragarri izatea.
  3. Gazteen ahalmen ekonomikoa lehenestea, prestakuntzari eta enpleguari bultzada emanez.
  4. Gazteen eskubideak bermatzea eta haien konpromiso zibiko eta politikoa sustatzea.
  5. Gatazka eta krisi humanitarioetan laguntza hobetzea.

 

INFORME JUVENTUD 2030 (UN.ORG)