Gazteria Zuzendaritza
Ezagutu gaitzazu
Deitu edo idatzi, eta behar duzunarekin lagunduko zaitugu.
Ezagutu gaitzazu
Jarrera ekintzailea eta sortzailea duten gazteen bila gabiltza
"Nik ere badut zer esana" sentsibilizazio-kanpaina sharenting-aren inguruan
Gazteen eta gazteria-arloko profesionalen proiektuak Europan, ERASMUS + programaren bidez.
Aldundiaren aterpetxe-sarea
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteentzako Zerbitzua
Haurtxoko, gazteleku, gazteentzako bulego eta zerbitzuak
Gazteriako tramiteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
Gazteriako laguntza, beka eta diru laguntzei buruzko informazioa.
Gaztematika Sarea
Eragile desberdinen zerrenda
Harpidetu Gaztematikako aktualitatera
2019·10·02
Gazteen ideietan oinarritutako eta gazteek beraiek sortutako bi egitasmo horiek gai oso ezberdinak landuko dituzte: batak, emakumeen sexualitatea, eta besteak, jatorri ezberdineko gazteen arteko elkarbizitza eta kulturartekotasuna.
Emakumeak sexu-arloan ahalduntzeko helburua duen proiektua da. Tolosan eta Donostian burutuko da: asteburu batean emakumeen sexualitateari buruzko dinamika ezberdinak egingo dira.
- Emakumeak sexu-arloan ahalduntzea, bakoitza bere gorputzaren jabe bihurtuz eta automiaketa bultzatuz.
- Sexuaren inguruko tabuak deuseztatu eta gaia normalizatzea.
- Bakoitzak bere sexualitatea nahi duen moduan bizitzeko askatasuna defendatzea.
- Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna arlo honetan ere bultzatzea.
Lekua: Urrian Tolosan eta azaroan Donostian
Datak: Irailetik abendura.
Gazte migratzailez eta bertako gazteez osatutako talde honek, kulturartekotasuna eta elkarren ezagutza sustatuko ditu jarduera kultural ezberdinak garatuz. Horretarako, elkarbizitzarako topaguneak eta elkartasun afariak antolatuko dituzte, batez ere, Donostia inguruan.
Helburuak:
- Jatorri desberdineko gazteak bildu eta elkar ezagutzeko aukerak sortu.
- Elkarrengandik ikasi eta solidaritatea bultzatu.
- Hirian gertatzen diren bereizketa eta zapalkuntza anitzei aurre egin.
- Elkarrekin ondo pasa.
Lekua: Donostia
Datak: Irailetik ekainera
Gazteak Auzolanean programari esker, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria Zuzendaritzaren diru-laguntza jasotzeaz gain, Gaztegune Plus zerbitzuaren laguntza izango dute proiektuaren garapenean izan ditzaketen zalantza eta arazoei aurre egiteko.
Horretarako, hilero bilduko dira, segimendua egiteko. Era berean, elkarlanean arituko dira proiektuan inplikatuta dauden udalerrietako haur eta gazteen sustapen-teknikariekin ere, egitasmoak tokiko behar eta egoeretara ondo moldatzen direla bermatzeko.
Bi ekimen horiei buruzko informazioa www.gipuzkoangazte.eus webgunean egongo da (Izango Zara programaren barruan, Gazteak Auzolanean atalean).