Atzealdea Gazteak eta Etxebizitza 2019 txostena

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Gazteak eta Etxebizitza txostena aurkeztu du, eredu berriak bilatzeko asmoz

2020/05/28


Gazteok emantzipatzeko dituzten arazoen aurrean eredu berriak bilatzea eta gizarteratzea izan da txostenaren helburua. Etxebizitzaren gaia lehen lerrora ekartzeko, 2019 urtean lan-arlo berria sortu zuten EGK erakundean eta urtean zehar eragile desberdinekin harremanetan egon ziren.

 

Eredu berriak ezagutzeko “Emantzipa…Zer” lan-taldean osatu eta Gasteiz eta Donostian bilerak egin ziren egindako lana aurkeztu eta kontrastatzeko. 2018an Europako beste herrialdeetan hau errazteko diseinatutako politikak eta sortutako ereduak aztertu zituzten #EuroEmantzipatu ekimenean.

 

Bertan identifikatutakoari jarraipena eman nahian eta gurean martxan jarritakoa ezagutzeko, Donostian egindako #GaztEmantzipazioa topaketa antolatu zen. Dokumentuaren hasieran gazteon eta etxebizitzaren errealitatearen diagnostiko orokor bat dago, besteak beste Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako datuekin. 

 

Ondoren, aztertu diren etxebizitza eredu desberdinak bildu dira gizarteratzeko eta ezagutarazteko. Hauen artean belaunaldi arteko ereduen azterketa egin da, antolatutako bi topaketetan ere pisu berezia izan zuelako. Gasteizen eta Donostian izandako eztabaidetako ondorioek ere atal propioa dute.