Atzealdea Gazteei lekua eta ahotsa emanez

“Ekonomia zirkularra modelatuz” programaren bigarren edizioa gauzatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak.

2020/12/11


Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea izan zen azaroaren 21etik 29ra, eta horren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eskulturak sortzean datzan “Ekonomia zirkularra modelatuz” programaren bigarren edizioa gauzatu zuen. Lanbide-heziketako ikasleek hondakinen prebentziorako eta horien kudeaketarako egiten dituzten jarduerak islatu nahi dira bertan. Helburua, beraz, Gipuzkoako lanbide-heziketako ikasleak sentsibilizatzea eta filosofia hori zabaltzea da, gazteei ahotsa eta lekua emateaz gain, ekonomia zirkularrari eta garapen jasangarriari buruz duten ikuspegia eman diezaguten.

 

Andoaingo Lasalle Berrozpe, Tolosako Peñascal, Azkoitiko Izarraitz, Elgoibarko Meka, Donostiako Don Bosco eta Aretxabaleta Lanbide eskola izan ziren José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuaren bitartez diplomak jaso dituzten ikastetxeak. Irakasleen laguntzaz eta material birziklatuak erabiliz, eskulturak pentsatu, diseinatu eta egin dituzte sei ikastetxe horietako gazteek.

 

Gazteen sentsibilizazioaren bitartez, baliabideak aprobetxatzeari eta garapen zirkular eta iraunkorra bultzatzeari garrantzi berezia eman dio Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak. Gazteek egiteko garrantzitsu bat dute Departamentuaren helburu estrategikoa den ekonomia zirkularraren gaian; izan ere, hondakinak murriztu eta lehengai gisa erabiliko dituen sektore ekonomiko berri bat bultzatzeaz gain, 2030ean 10.000 lanpostu betetzeko industria-gaitasun nahikoa dagoela ikusten da.

 

 

 

Jarraitu gure sareak