Atzealdea Gazteen ekintzailetza sustatzeko zerbitzu berria martxan!!!
2019/05/15
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriatik eskaintzen den CRAJ zerbitzua (Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa), birmoldatu egin da, eta hemendik aurrera Gaztegune Plus izango da. 20 urte baino gehiagoz Gipuzkoako gazte elkarteekin lanean aritu ondoren, orain gazteen ahalduntzea sustatzera bideratutako zerbitzua izango da, 18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei zuzendutakoa.
Horretarako, Gaztegune Plus 4 arlotan antolatuta egongo da:
Hasierako fase honetan batez ere gazteen ideiak sustatzeko ahalegin berezia egingo da. Hortaz, gazteek buruan bueltaka dabilkien ideia bat badute, Gaztegune Plusen hau egi bihurtzen lagunduko diete.
Gakoa da gizartean eragin positiboa izan dezakeen ideia bat izatea, ondoko gaiei buruzkoa: artea, kultura, ingurumenaren zaintza, jasangarritasuna, genero-berdintasuna, euskara, kulturartekotasuna, elkartasuna, gizarte edo komunitatearen eraberritze-proiektuak, etab..
Gainera, argitaratu berri da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteak Auzolanean diru-laguntzen deialdia, eta hortaz, aukera egokia da gazteek pentsatutako ekimenak garatu ahal izateko.
Gaztegune Plusi buruzko informazio guztia zerbitzuaren webgune berrian aurki daiteke.
Bertan, ideia bat garatu nahi duen Gipuzkoako edozein gaztek zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
informazioa topa dezake.