Atzealdea Gazteen Euskal Behatokiak 'Euskadiko gazteak eta sare sozialak' izeneko txostena aurkeztu du

Ikerketa 2018ko azaro eta abendu artean Euskadi osoan egindako inkestetan oinarrituta dago. Guztira, 15 eta 29 urte bitarteko 1.512 gazteri egin zitzaien elkarrizketa telefonoz.

2019/10/25


Ikerketak sare sozialei lotutako zenbait alderdi jorratu ditu, esaterako:

  • zein diren sare erabilienak
  • zein maiztasunekin erabiltzen diren
  • zein sare duten gogokoen gazteek
  • zein den komunikazio-hizkuntza nagusia sare sozialetan
  • zein jarduera garatzen dituzten gazteek Interneten edo sare sozialetan eta zein maiztasunekin
  • zer-nolako pertzepzioa duten norberak Internetez egiten duen erabilerari buruz
  • zein pribatutasun- eta segurtasun-neurri hartzen dituzten datu pertsonalen babesa eta norberaren edukietarako sarbide mugatua bermatzeko, eta arlo horretan gurasoengandik aholkurik jasotzen duten
  • sare sozialetan jazarpena bizi ote duten. Izan ere, azken arlo horren inguruan artikulu ugari idatzi dira eta ikerketa hau kuantifikatzen saiatu da.

 

Ikerketaren emaitzek erakusten digute sare sozialak gazteen eguneroko bizitzaren zati garrantzitsua direla. Gazte askok ohetik altxatzean egiten duten lehen gauza da sare sozialetara konektatzea, eta sarean aritzea oheratzean egiten duten azkena.

 

ITURRIA: Gazteen Euskal Behatokia