Atzealdea Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2019 aurkeztu du

Dokumentu honen helburu nagusia da Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte arteko pertsonen kolektiboari buruzko jakintzan sakontzea, eremu hauei dagokienez: egoera demografikoa, hezkuntza, enplegua, emantzipazioa eta etxebizitza, osasuna, gizarte-ekintza eta berdintasuna, parte-hartzea, aisia, kultura eta kirola.

2019/04/02


Gazteen Euskal Behatokiak berak egindako ikerketak eta, bestalde, Eusko Jaurlaritzaren beste esparru batzuetako ikerketak ere erabili dira: EUSTAT; Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabinetea, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Osasun Saila eta Hezkuntza Saila.

 

 

Txostena jaitsi [PDF]

 

Txostenaren datu garrantzitsuenak hemen.