Atzealdea

Gazteen sektorearen estrategia 2030

Europako Kontseiluaren 2030 Gazte Sektorearen Estrategiak garrantzi handiagoa du orain

2021·03·01


2020ko urtarrilean, Marija Pejčinović Burić Europako Kontseiluko idazkari nagusiak eta Irakli Giviashvili enbaxadoreak, ministroen diputatuen presidenteak, Gazteen sektoreko estrategia 2030 abiarazi zuten. Orain ordea, Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz sortutako egungo egoera ezegonkorrarekin, are garrantzi handiagoa hartzen du. Estrategiak 2020-2030 aldian gazteen sektorean aplikatu beharreko politiken gida izan nahi du.

 

Besteak beste, ondorengoak dira estrategiak dituen helburuak: gazte biderkatzaileen (gazte animatzaileak eta gazteriaren arloko langileak) gaitasuna garatzea), gazteen gizarte zibila garatzeko finantza-laguntza ematea eta gazte-politikaren arloko arauak egitea.

 

Plan honetarako sarbidea errazteko eta haren oinarriak sendotzeko, liburuxka bat egin da 36 hizkuntzatan. Bertan, 2030 Gazte Sektorearen Estrategiaren ikuspegia, printzipioak, xedea, lehentasunak eta tresnak ikus daitezke.

 

Eskuorria

 

Informazio gehiago

 

 

Jarraitu gure sareak