Atzealdea Gaztelagun programaren ebaluazio-adierazleak 2019

Gaztelagun 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza da

2020/04/03


Gaztelagun gazteen emantzipazioa bultzatzeko plana da. Gazteak, alokairua ordaintzeko zuzeneko laguntzen bidez, etxebizitzaren arloan emantzipatu ahal izateko sortu zen. Hilero alokairu-errentaren ehuneko bat ordaintzen da, etxebizitza librea bada eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta badago.

Etxebizitzaren Euskal Behatokiak sektore horretako Etxebizitza Sailburuordetzaren estatistika ofizial guztiak eta egiten diren azterlan eta txosten guztiak batzen ditu eta, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Politiken Ebaluazio adierazleak 2019 aurkeztu ditu, horien artean Gaztelagun programarenak.

 

Adierazleek azalarazi dutenez, alokairuan bizi diren gazteei laguntzeko aukera mugatua izen du Gaztelagun programak 2019an. Izan ere, 2.500 laguntza ematea zen helburua eta 715 bakarrik eman dituzte.

 

Hori horrela, 2020rako baldintzak aldatu dituzte.